MENDEXA 2023

PEDRO ZENIGAONANDIA

MENDEXAko Alkatetzarako Hautagia


PEDRO  ZENIGAONANDIA

Mendexa hobetzen.

Taldea

PEDRO ZENIGAONANDIA BADIOLA

IÑAKI SAGASTI AURREKOETXEA

ASIER ZENIGAONANDIA BARRAGAN

JOSE MARIA URKIAGA URRESTI

MIREN MERTXE FREIRE MARTINEZ

JOSE IGNACIO URRUZUNO KALTZAKORTA

MARIA MAGDALENA GABIOLA AROSTEGI

Egistasmoa

1

Kirol eta naturarekin lotutako turismo iraunkorra sustatuko dugu. Bidegorria hobetu eta Karraspio hondartza egoera ezin hobean mantenduko dugu.

2

Udalerria mantentzea. Bideak garbitu eta luiziek kaltetutako errepideak konponduko ditugu; Sebastianea bidea asfaltatu eta bidezidorrak txukunduko ditugu.

3

Mendiak programa jarriko dugu martxan, erabiltzen ez diren mendiak erosi, garbitu eta zuhaitz autoktonoak landatzeko, egoera onean eta kontserbazio onean mantenduz.

4

Iraunkortasunaren aldeko apustua egiten dugu. Udalerrian eguzki-plakak instalatzen jarraituko dugu; oraingo honetan, bi tabernetan eta Kabia tabernaren gainean dagoen etxebizitzan jarriko dira.

5

Gure ardatza pertsonen ongizatea da eta horretan arituko gara. Adikzioak Prebenitzeko Plana jarriko dugu abian, Lea Ibarreko gizarte-zerbitzuekin batera.

6

Erretiratuen Arretarako saila sortuko dugu. Mendexa Herri Lagunkoia planaren proiektuaz arduratuko da, eta aldizkako bilerak egingo ditu kolektibo honekin.

7

Premia edo ahultasun egoeran dauden pertsonei lehen mailako gizarte-laguntza emango diegu, Lea Ibarra gizarte-zerbitzuekin zuzeneko lankidetzan.

8

Euskararekiko dugun konpromisoa irmoa da. Zerbitzuak ele bietan ematen jarraituko dugu, gure hizkuntzari lehentasuna emanez, eta erabilera sustatzeko jarduerak antolatuko ditugu.

9

Gizarte inklusiboagoa eta berdintasunarekiko konprometituagoa lortzeko ekintzak eta jarduerak garatuko ditugu. Udalerri kohesionatua, solidarioa eta errespetuzkoa nahi dugulako.

10

Zorroztasuna, erantzukizuna eta konpromisoa. Administrazioa herritarrei gardentasunez eta entzute aktiboz. Erronka berriei erantzungo diegu.

Bizkaiako
Berriak