MORGA 2023

MARI TERE ARTETXE

MORGAko Alkatetzarako Hautagia


MARI TERE ARTETXE

Morgako herritarrakaz konprometituta, aurrera egin dagigun.

Taldea

MARI TERE ARTETXE BARRENA

MARIA URIARTE GUEZURAGA

JULEN GALARZA URIBE

AIZPEA URIBE MADARIAGA

IGOR ORBE GANGOITI

INMACULADA LOROÑO ORMAETXEA

XABIER OLANO VARGAS

Egistasmoa

1

Gure eguneroko bizitzan laguntzeko baita herriaz gozetako, Morgan bizi garen edade guztietako pertsonentzat, zerbitzuak bultzatzen jarraituko dogu.

2

Persona nagusi edo bakardadean bizi diranak zaintzeko, gure herrirako baliotsuak izaten eta sentiduten jarraitu dagien, ekintzak martxan jarriko doguz.

3

Gure herria ezagutzera emongo dogu; bere paisaia, ondarea, eta bere herritarren hurbiltasun eta prestatasunagaitik, morgatar izateaz harro sentidu gaitezan.

4

Herritar guztiei Udal plenoan onartutako zerbitzu edo azpiegiturei buruzko ekintzen informazinoa heleraztera konprometitzen gara, hasieratik eta lehen eskutik euki dagiela.

5

Udala morgatar guztiei hurbiltzen jarraituko dogu. Instalazinoak hobetuz, mobikortasun-arazoak dabezan pertsonei administrazinoa hurbilduko deutsegu.

6

Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Plana aurrera eroango dogu;. Bereziki, gure gazte eta nerabakaz, euren arteko bardintasuna landuko dogu.

7

Beste erakunde batzugaz batera, herri jasangarriagoa izateko, arlo ezbardinetan aurrera egingo dogu: gure ingurua, energia garbiak, garraio publikoa, Agenda 2030…

8

Morgako kultura eta nortasuna, euskalduna eta baserritarra, bizirik manteniduteko herritarregaz batera eta erakundeen arteko alkarlanagaz aurrera egingo dogu.

9

Bizilagunen bizi-kalitatea eta ondoizatea hobetuko dabezan zerbitzuak eta azpiegiturak sustauko doguz, halan zelan bideak zaintzea, argiztapen jasangarria, mobikortasun fisikoa…

10

Estrategiak indartuko doguz jenteak gure udalerriaren bizitzan parte har daian eta gure jentearekiko harremanetan entzute konstruktiboa emon dadin.

Bizkaiako
Berriak