MUTRIKUko Alkatetzarako Hautagia
Mutriku aurrera begira jarriko dugu, mutrikuarren beharrei erantzunez.
Ion Gambra Ibarzabal
Xabier Eizagirre Aizpurua
Miren Eukene Arrieta Beristain
Elena Cebrian Larrañaga
Valentin Zumalabe Andonegi
Xabier Egurbide Aristondo
Esther Urresti Pazos
Iñaki Arrizabalaga Lekube
Arantza Mendizabal Ali
Bittor Andonegi Gazagaetxeberria
Miren Nekane Illarramendi Andonegi
Arkaitz Garagarza Mendizabal
Elena Altuna Zuazubizkar
Mijoako saneamenduak eta bidegorriak lehentasuna izango du; erakunde arteko akordioa bultzatuko dugu.
Komentuko eraikin erdia liburutegia eta museo izango dira. Gainerako eremuan 18-35 urteko gazteentzat zuzkidura etxebizitzak egin nahi ditugu, alokairuan.
Aparkaleku berri baten proiektua idatziko dugu Mikel Deuna egoitza aurrerako. Gainaldean plaza eta igogailu publiko bat izango lituzke. Faseka egingo dugu.
Energia berriztagarriei bultzada: kaleko argiteria berritu, eraikin eta ekipamendu publikoetarako plana gauzatu eta kotxeentzako errekarga puntuak jarri.
Mutriku herri adeitsua izateko pausuak emango ditugu, eskubide berdintasuna bultzatzeko plangintzak eta ekimenak sustatuz. Bakardadea aztertuko dugu.
Kofradi zaharra birgaitzeko pausuak emango ditugu Eusko Jaurlaritzarekin. Ostalaritza zerbitzu erakargarri bat bultzatu eta Bentalekua berreraikiko dugu.
Azkiaga eremua berdegune bihurtzeko aukerak aztertuko ditugu. Lurjabeekin akordio batera iristen saiatuko gara etxebizitza kopurua txikitzeko.
Deba ibaiko estuarioko Plan berezia bultzatuko dugu, Urazamendik eta Ondarbetz inguruaren birgaitzea bultzatzeko.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrikuspena egingo dugu, etorkizunean nolako Mutriku nahi dugun hausnartu eta erabaki behar dugu.
Ondabarrori behar duen trataera eman eta berreskuratu egingo dugu kirol eta aisialdi gune modura. Egañaneko frontoia estaliko dugu.