MUXIKAko Alkatetzarako Hautagia
Herria barriro martxan ipiniko dogu udaletik.
ANUAR GOMEZ GARCIA
AINHOA EUBA ZIARRUSTA
MARTIN SAGASTI ZABALA
GEMMA GOIKOETXEA GABIKAETXEBARRIA
MIKEL AGUSTIN ASTELARRA OTAZUA
JON MIKEL GAINZA BARRENA
EDURNE ZALLOETXEBARRIA EUBA
GORKA GERRIKAGOITIA ARRIEN
ELVIRA IZA GERRIKAETXEBARRIA
Udalak ekimenak bultzatu egin behar dauz biztanleen mesederako, eta ez da eguneroko lanaren gestore hutsa izan; beharrezkoa da erakundeakaz batera lan egitea.
Eusko Jaurlaritza eta Aldundiagaz batera, eta Landa Garapeneko Programagaz, gure baserri, auzo, baso eta ekonomia jarduerari eusteko soluzinoak bultzatu.
U-Bai: Erakunde arteko hitzarmena bultzatzeko estrategia eskualdeko lehiakortasun baldintzak hobetzeko eta profesionalentzako zerbitzuak modernizatzeko.
Kurtzero, Ajuria, Maume, Ariatza, Ibarruri, Gorozika eta Ugarten aisialdi eta kirolerako zerbitzuak ipiniko doguz. Zubietaerrota asteburuan be irekiko dogu.
Zuntz optikoa eroango dogu ondino heltzen ez dan lekuetara: San Roman, Pozueta. Saneamendu-sarea auzo guztietara zabalduko dogu eta hondakinen batzea hobetu.
Auzo bideak hobetuko doguz, baita be Zugastietako tren geltokirako edo autobus geltokietako sarbideen segurtasuna. Bidegorria egingo dogu Kurtzerotik Gernikara.
Herritar guztien beharrizanak aztertu eta sistemak eskaintzen dabezan laguntzak jakinarazo. 16 urtetik beherako seme-alabak daukiezan familiei laguntza emon.
Txokoakaz batera lan egingo dogu, zentro soziokultural eta topagune moduan be funtziona dagien: dirulaguntzakaz, hobekuntzak eginda, jarduerak alkarregaz.
Taxi-zerbitzua handituko dogu adinekoentzako, tarifa laua be ipiniz. Mugikortasun gitxiko pertsonentzat komunak egokitzeko dirulaguntzak emongo doguz.
Kurtzeroko uholde-arriskuari soluzinoa emoteko erakunde guztiak inplikatuko dabezan plana egingo dogu. Sarbideak hobetu, Urretxindorrarako bidea adibidez.