OIARTZUNko Alkatetzarako Hautagia
Aurrera egiteko ilusioa, lan egiteko gogoa eta indarra.
Janire Mitxelena Lekuona
Rafael Bergaretxe Urdanpilleta
Maitane Larruskain Agirre
Iñaki Arbelaiz Mitxelena
Andres Esnal Escudero
Yon Goikoetxea Labaka
Lorea Etxabe Cortes
Lucas Ramon Etxebeste Otegi
Maria Aranzazu Aristizabal Portu
Miguel Jose Maria Idiazabal Gorrotxategi
Iñaki Gezala Oyarbide
Mari Carmen Larriba Zamora
Jacinto Larburu Lekuona
Mari Jose Lekuona Etxebeste
Jose Antonio Sistiaga Legorburu
Iñaki Garrido Yerobi
Mari Carmen Intxausti Lekuona
Energia jasangarria eta berriztagarriak instalatu. Alternatiba berriak aztertu, eguzki plakak, aerosorgailuak eta energia hidroelektrikoa. Oiartzunek energia egokiena sortzeko potentziala neurtu eta instalatuko dugu.
Baserria eta lehen sektorea bizirik mantenduko dugu. Nekazal heziketa eta prestakuntzen bidez, finantzaketa sarbidean lagunduz, merkatu egonkorra sortuz, ikerketa erakundeekin teknika berriak jorratuz.
Oiartzun garbiago bat nahi dugu. Eremu publikoaren ordenantza sortuko dugu, adierazpen libreko guneak jarri, pintada zatarrak kendu, herriko artistekin muralak egin, loreak eta gune libreak egoki ipini.
Kultur ekintza berriak sortuko ditugu. Euskal Kultur zentroa, Historia museoa, literatur tailerrak, liburu azokak eta zinema jaialdiekin. Kiroldegian inbertsio haundiak egingo ditugu.
Turismo jasangarria eta landa turismoa sustatuko dugu. Ekimen ekoturismoarekin, nekazal turismoak sustatuz, ostatu aukera iraunkorra sortuz, eta beste landa-hiri edo herriekin aliantzak eginez.
Arragua biziberrituko dugu: berdeguneak sortuz, auzoko zaharrei gune bat eskainiz, baratze komunitarioak sortuz, kirol instalazio egokiak jarriz, itxitako lokalei irtenbidea emango diegu, etxebizitza jorratuko dugu.
Mugikortasun alternatiboa bultzatuko dugu, bizikleta elektrikoen guneak ipiniz. Autobusaren maiztasunak eta zerbitzu berriak sortuko ditugu. Inguruko lekuetara zein Donostiara azkar eta erosoago iristeko. Xorrola indartuko dugu.
Hamahiru urte atez ateko sistemarekin. Bizikidetza arazoak emateaz gain, ez dira bideragarritasun azterketak egin. Guk txip edo txartel dun ontziak jarriko ditugu martxan.
Ardura eta kezka oiartzuarren egoera ekonomikoan. Horregatik, pobreziaren ikerketa sendo bat egingo dugu. Adinekoei etxez etxeko zerbitzua zabaldu eta erraztuko diegu eta pentsiodunei etxebizitza ordaintzen lagundu.
Oiartzuarrek herrian bizitzeko dituzten baliabideak ikerketa sakonez aztertuko ditugu. Alokairuak lehenetsiko ditugu eta alokairu komunitarioak sortu. Etxe jabekideei beraien etxeak egokitzen eta hobetzen lagunduko diegu.