ONDARROAko Alkatetzarako Hautagia
Etorkizuna dugu ipar, partehartzea bide, Ondarrutarron alde!
AITOR BASTERRETXEA ALBERDI
ADINA CARRIL AZKARATE
MIREN JOSUNE SOLABARRIETA AZNAR
AITOR MARURI TXURRUKA
JOSEBA ARANTZAMENDI ETXABURU
MARIA DOLORES ETXANO VARELA
GORKA BADIOLA ETXABURU
AGURTZANE IRIONDO LEJARDI
AITOR OIARZABAL IRIARTE
AINARA BASURKO URKIRI
ITXASO FLORES URRESTI
MAMADOU SANE BODIAN
OLATZ IRIONDO ILLARRAMENDI
Aparkalekuen arazoari erantzuna eman. Mugikortasun planaren prozesua martxan jarri, Zaldupen, Itsas Aurren eta Portuan aparkalekuen bideragarritasuna aztertzeko.
Lonja eta portuaren inguruan jarduera ekonomikoa sustatu Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Sektorearekin lankidetzan, merkataritza eta ostalaritza indartu.
Hezkuntza instalazio publikoak hobetu eta Udal diru laguntza lerroa garatu ikastetxe guztientzako baldintza berdinetan. Euskara Ikasgelak-Programa martxan jarri.
Zeledonion ekipamendu kulturalaren proiektua egin. Kiroldegiak duen beharrizanei erantzuna eman eta etorkizuneko aurreproiektua egin. Ikasgela bat martxan jarri.
35 urte arteko gazteek etxebizitzak eskuratzeko aukera izan dezaten, Udal Ordenantza onartu, alokairurako diru laguntzak bideratzeko Gaztelagun programa osotuz.
Kamiñazpiko igogailua gauzatu, eta Kalandin eta Artan proiektuak egin. Jolas parkeak barriztu eta estali. Kamiñazpiko eraberritze proiektua egin.
Hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratu, Bizigune programarekin. Eraikinen birgaitzea bultzatu. HAPO behin betiko onartu, babes ofizialeko etxeak egiteko.
Udal politika guztietan ikuspuntu feminista txertatuko da. Emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurre egiteko erakundeen arteko Udal Protokoloa onartuko da.
Herri garbi, zaindu eta jasangarria izateko, garbiketa lanak hobetu eta ekipamendua barriztuko da. Udalsarea 2030era atxikitu eta Ekiola proiektuan parte hartu.
Kalitatezko Gizarte Zerbitzuak herritar guztientzako, ahulenei eta bakarrik bizi diren adinekoei lehentasuna emanez, dagokien eskubide eta laguntzak bermatzeko.