ORIOko Alkatetzarako Hautagia
Pauso bat aurrera ematen dugu, Oriok ere aurrera egin dezan.
Noemi Ostolaza Arkauz
Lourdes Salsamendi Goñi
Jon Basurko Sarasua
Amaia Gozategi Urbieta
Leandro Azkue Mujika
Pablo Gomez Magdaleno
Mari Jose Martínez Sacristan
Santi Peiro Iruretagoyena
Ainhoa Usandizaga Zubiaurre
David Elustondo Iruretagoyena
Crisabel Ogando Pineda
Ana Bernedo Etxebeste
Onofre Gama Oyanguren
Udalak legealdirako dituen plan eta ekimenen akordio zabal bat landuko dugu. Liskar politiketatik kanpo, herriak behar duena alderdi guztiekin adostua.
Eraikin publikoak energetikoki autoefizienteak izateko lan egingo dugu. Energia berriztagarriak aprobetxatu, ekonomikoki eraginkorragoak izateko.
Alokairuzko etxebizitza sozialak eraikitzen jarraitzeko lan egingo dugu. Dagoeneko habian jarri direnez gain, beste aukerak aztertuz.
Kirol eta kultur azpiegitura egokiak izatea ezinbestekoa da. Kokagune aukera desberdinak aztertu eta dagokien proiektuak gauzatuko ditugu.
Adineko pertsonak herrian bertan zainduak izateko asmoa bermatuko dugu. Etxean bertan ahalik eta denbora gehien mantentzeko programak garatuz.
Industria eta enplegu aukera berriak garatzeko lan egingo dugu. Herrian lan egiteko aukerak zabalduko ditugu.
Ondare kulturala edo arkitektonikoa zaintzeko ekimenak burutzeaz gain, memoria eta bizikidetza egokia bermatzeko plangintza bat bultzatuko da.
Herria errepide nazional batek zeharkatzen du. Segurtasuna eta konexioak bermatuko dituen planteamendua burutuko dugu Aldundiarekin batera.
Osasun fisikoa lantzeko programak bultzatzeaz gain, osasun mentala lantzeko ekimenak diseinatuko ditugu, batez ere kolektibo zaurgarrienetan.
Emakume eta gizonen arteko desberdintasunari aurre egiteko aurrerapauso ugari egin dira baina oraindik asko dugu egiteko. Berdintasun politikak lantzen jarraituko dugu.