OTXANDIOko Alkatetzarako Hautagia
Otxandion bizi kalitatea hobetzeko lana eginez.
JOKIN LOZARES ABASOLO
BEÑAT GOROSPE IPARRAGIRRE
ANGELA LEAL FRANCISCO
OLATZ ESTANKONA GOITIA
ENDIKA GARATE GOIKOLEA
CARLOS DIEZ URKIOLA
JOSUNE VITERI AGIRRE
ROSABEL GOMEZ BASAGUREN
ANDER ZABALA BENGOA
Osasun zentroa antzinako zinemaren orubean egin nahi den eraikinera eramateko lanak egingo ditugu. Adineko pertsonentzako eguneko zentroa izateko aukerak aztertuko ditugu.
Industriaren aldeko politikak garatuko ditugu eta bertoko industriak sustatuko ditugu. Etxe ondoko merkataritzaren alde egingo dugu. Turismoa sustatuko dugu.
Eskolarekin eta Guraso Elkartearekin lan egingo dugu eta kirola eta kultura sustatzeko proiektua jarriko dugu abian, gazteei zuzendua, kirol- eta kultura-eskaintza handituz.
Mainondoko kirolgunea egokitzeko finantzaketa bilatuko dugu, eta igeritokia egokituko dugu. Halaber, Otxandion behar diren kirol instalazioak aztertu eta zehaztuko ditugu.
Mugikortasun hobea sustatuko dugu zerbitzuak berrantolatuz eta aukera berriak emanez, eta bestelako garraio zerbitzu batzuk ezartzea aztertuko dugu.
Energia berriztagarrien erabilera bultzatuko dugu autokontsumo-aukerak arakatuz. Komunitate energetikoa sortzea babestuko dugu.
Argiteria publikoa egokituko dugu elementu jasangarriagoak jarriz. Neurriak hartuko ditugu hondakinen kudeaketa efizienteagoa izan dadin.
Ibaian egin behar diren hobekuntzak sustatuko ditugu eta ur araztegiaren birmoldaketa aztertuko dugu egungo ingurumen araudira egokitzeko.
Otxandioko basoek eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatuko ditugu gizakien erabileraren eta naturguneak babestearen arteko oreka bilatuz.
Elkarteak ezinbesteko dira Otxandion. Babesa emango diegu eta behar eta merezi duten laguntza eskainiko diegu.