PASAIAko Alkatetzarako Hautagia
Elkarlanean, lidergoarekin eta ilusioarekin, Pasaia hobeago bat helburu.
Loreto Osa Ocon
Enara Mecerreyes Urruzola
Koldo Errondosoro Domínguez
Aitor Inchausti Juncal
Nahikari Otermin Soroa
Oihana Gay Dono
Yago Martínez Galarraga
Miren Arantxa Larrea Insausti
Urko Iturbe Otaegi
Josu Urtizberea Arocena
Jorge Lizarreta Usabiaga
Maria Belen Prieto Ugarte
Urko Bidegain Folgado
Miriam Cano Puy
Jon Samaniego Arrieta
Isabel Aranzazu Arrillaga Isasa
Jaime Tejedor Uranga
Pasaitarren ongizatea bermatuko dugu, gure adinekoen zaintzan arreta berezia jarriz. Desberdintasunak murriztuko ditugu, baliabideak eskainiz. Inor atzean utzi gabe.
Aparkalekuari eta bideragarritasunari buruzko azterketa egingo dugu. Egoiliarren Ordenantza egin, aparkalekuak sortu eta aparkatzeko txandakako sistema jarriko ditugu.
Gobernu ona bultzatuko dugu, herritarren parte-hartzea bultzatzen duena. Gertukoa eta komunikazioa lantzen duena. Gobernatzeko eredu berria: herritarrekin elkarlanean.
Euskara eta Berdintasuna, gobernuaren zeharkako ardatz gisa. Herritarren eskutik planetan zehaztutako ekintzen garapena bultzatuko dugu.
Gure nortasuna, historia eta kultura-ondarea balioan jarriko ditugu. Pasaitarra izatearen harrotasuna eta komunitate sentimendua indartzeko ekintzak bultzatu.
Kalitatezko enpleguaren sorrera sustatuko dugu. Tokiko merkataritza eta turismoa babestu. Merkataritza eta Ostalaritza suspertzeko plan berezia garatu eta Laurak Bat merkataritza elkartea lagundu.
Pasaia atsegina eta irisgarria guztiontzat. Gune garaietan irisgarritasuna bultzatuko dugu. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren bitartez oinezkoentzako guneak, berdeguneak eta leku estaliak sortu.
Biziberritzeko planak bultzatu, pasaitarrren interesen defentsan. Andonaegiren hiri-berroneratzea. Espazio ekonomikoak sortu Herrera-iparraldean.
Etxebizitza izateko eskubidea. Gazteen emantzipazioa sustatzea. Hirugarren adinekoentzako eta gazteentzako zuzkidura-etxebizitzak; belaunaldien arteko harremanak sustatzea.
Administrazio ezberdinen arteko lankidetza bultzatuko dugu espazio ezberdinak berreskuratu eta erabili ahal izateko. Leku berri horiek herritarren eskura jarriz.