PLENTZIAko Alkatetzarako Hautagia
Lau urte gehiago Plentzian aldaketa sendotzeko.
ELIXABETE URIBARRI URIARTE
IÑAKI SAENZ DE LA FUENTE
LEIRE URTASUN JIMENO
IBAN LANDA VEGA
ARANTXA RENTERIA BILBAO
BATIRTZE TORRES GARCIA
NIEVES SAN SEBASTIAN LARRAZABAL
ERICK ZABALEGI HORMAZA
BEGOÑA HURTADO POZUECO
JUAN MARIA BARASORDA GOIKOETXEA
NATXO RUBIO GOMEZ
Auzoetan entzuten eta jarduten jarraituko dugu, tamaina txikiko eta ertaineko hobekuntzekin, eta lehen aurrekontu parte-hartzaileak 2024an bultzatuko ditugu.
PlentziaBus eta Auzotaxi zerbitzuak auzoentzako martxan jarriko ditugu eta Isuskizarako errepidea hobetzeko obra-proiektua jarriko dugu abian.
Plentzia justuagoa eta solidarioagoa bultzatuko dugu, arreta adinekoengan jarriz eta gazteek eta haurrek ikasteko eta aisialdiaz gozatzeko espazioak irabaziz.
Kaleetan mantentze-lanak eta obrak egiten jarraituko dugu eta herrian garbiketa eta zaborrak biltzeko zerbitzua kontratu berrien bidez indartuko dugu.
Arpillaok proiektu errealista eta bermeduna behar du, plentziarren beharrei erantzungo diena, prozesu parte-hartzaile batekin bere etorkizuna diseinatzeko.
Turismoa eta merkataritza, enplegua eta ongizatea sortzeko iturri nagusia dira. Garapen ekonomikoaren alde lanean jarraituko dugu, azken lau urteetan bezala.
Plentzian administrazio publikoa modernizatzeko prozesua abiaraziko dugu, plentziarrek beren egunerokoan eskatzen dutenari erantzuteko.
Herria kultur ekintzez betetzeko apustua egiten dugu, non kirola eta euskara gazteen eta helduen artean baloreak transmititzeko tresnak izango diren.
Herritarren segurtasunerako zerbitzuaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Horretarako, kalean dagoen udaltzaingoa nahi dugu, hurbila dena. Are gehiago udan.
Herritarrekin partekatutako dugu itsasontziak berrantolatzeko, eta itsasadarraren kudeaketa, garbiketa eta uretako jarduerak modu jasangarrian garatzeko proiektu bat.