Segura 2023

Ander Egaña

Segurako Alkatetzarako Hautagia


Ander Egaña

Aurrera egiteko oinak lurrean, burua argi, besoak zabalik, eskuak lanean, euskara ahoan eta herria bihotzean.

Taldea

Ander Egaña Lekuona

Alfredo Etxeberria Murua

Amaia Etxeberria Etxeberria

Aitor Mikel Urrutia Oianguren

Bittori Zabala Fernandez

Jose Mari Muñoa Ganuza

Uxue Etxebeste Zubimendi

Ainhoa Anduaga Cantero

Maria Isabel Telleria Urbizu

Egistasmoa

1

Segura herri euskalduna da. Euskarak era berezian egiten gaitu bertako eta batzen gaitu segurarrak eta gainerako euskaldunak. Horretarako euskararen erabilera sustatzen jarraituko dugu, batez ere etorkinen artean.

2

Etxebizitzak egitea da EAJ-PNVk Segurarako duen lehentasunetako bat, bereziki gazteei herrian bizitzeko bidea emateko. Etxebizitzak egingo ditugu, batetik, Xexterialden urbanizatuta dagoen lurrean eta, bestetik, Udalak garai batean etxeak egiteko erositako lurretan.

3

Zahartzen ari diren eraikinak berritzeko egitasmoa eragingo dugu Udalean, bizilagunen segurtasuna eta kalitatea bermatzeko.

4

Goardiko poligono industrialean pabiloi berriak eraikitzea sustatuko du EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza bidez, Segura Goierriko ekonomia aurreratuko parte izateko eta herritarrek ogibide ona izateko.

5

Aparkalekua da Seguran daukagun arazoetako bat eta egoera horri erantzutea izango da gure ekintza garrantzitsuenetako bat

6

Nekazarientzako laguntzak emango ditugu Seguran ekoizten dituzten barazki eta fruitu eskaintza handitzeko, adibidez, lurra eskura jarriz.

7

Gizon-emakumeen berdintasuna oinarritik eragin beharrekoa da eta Udalean ere ekimenak bultzatzen jarraituko du EAJ-PNVk.

8

Adinekoei bizitzako aldi horretan lagungarri gertatuko zaizkien tailerrak eta ekintzak antolatuko ditugu.

9

Zenbait azpiegitura hobetzeko premia dago Seguran: autobusa plazatik ez igarotzeko saihesbidea egingo dugu Zerkalde Kale bukaeratik, igerilekua konpondu, plazako estalpea egin, eta futbol zelaian sarea, aldagelak eta taberna egoki jarriko ditugu.

10

Herrian tradizioa duten jarduerak ditugu Andre Maria Jasokundeko elizari lotuta eta horiek egiteko erantzun egokia emango dugu Udaletik, besteak beste, Aste Santuko prozesioa egiteko.

Gipuzkoako
Berriak