SESTAOko Alkatetzarako Hautagia
Gure helburuak: ekonomiaren garapena eta gizarte kohesioa.
AINHOA BASABE MELENDEZ
GORKA ALVAREZ MARTINEZ
YOSUNE SERAPIO GELADO
JESÚS AMENEDO SEIJAS
DAVID SANCHEZ MAROTO
FLORI NUÑEZ LOPEZ
BORJA RAMON DOMINGUEZ
JOSEFINA SAN MIGUEL VICUÑA
ALEX MONEO GONZALEZ
AITZIBER ARISTIZABAL ZABALLA
JON LOPEZ MARTINEZ
GORKA EGIA GARCIA
IGOR DE PABLOS IGLESIAS
PATRICIA DE LA TORRE BILBAO
AMAIA LAZPITA MOYANO
JAVIER LERENA FERNANDEZ
SERGIO CORRAL GONZALEZ
ITZIAR TORREALDAI ETXEANDIA
ANDER SAN JOSE VICENTE
IDOIA AREJULA ARENAS
ALBERTO "MARTXI" LOZANO IBARRA
Ekonomia eta enplegua suspertzea izango da gure lehentasunik handiena La Navaleko lurren garapena eta Osasun Polo berria bezalako proiektuekin.
Mugikortasun iraunkorra aldarrikatzen dugu, Sestao-Areeta lotura-trena, bizikletak alokatzeko zerbitzua eta bizikleta-errei berriak bezalako proiektuekin.
Adinekoak altxor bat dira horregatik programak bultzatuko ditugu nagusien zaintza hobetzeko, zahartze aktiboa sustatzeko eta nahi ez den bakardadea saihesteko.
Gizarte-zerbitzuak indartuko ditugu inor atzean gera ez dadin, laguntzak bermatuz eta kolektibo behartsuei laguntzeko programak bultzatuz.
Lan egiten jarraituko dugu gure kirol instalazioak modernizatzeko eta lehen urratsak emango ditugu gure udalerrian gizarte etxe bat eraikitzeko.
Auzo guztietan lanak egingo ditugu, umeen parkeak berrituko ditugu, kale gehiago asfaltatuko ditugu eta ikastetxeak hobetzen jarraituko dugu.
Proiektuak sustatuko ditugu Arturo Campión eta La Paz gunean irisgarritasuna hobetzeko, eta auzoetan askotariko jarduerak egingo ditugu.
Etxebizitza-promozio berriak eraikiko ditugu, gazteak Sestaon gera daitezen eta beste udalerrietara joan ziren pertsonak itzul daitezen.
Txabarri-El Sol gunea eraberritzeko lanekin jarraituko dugu, hirigintza proiektu berriekin eta lekua garatzeko egitasmo berriekin. Ikastun Eskola birgaituko dugu.
Lan-estrategia bat jarriko dugu martxan Sestao eta Ezkerraldea sustatzeko eta turismo industrialaren gune esanguratsu bihurtzeko, bisitariak erakartzera begira.