SORALUZEko Alkatetzarako Hautagia
Elkarlanean, guztion artean, Soraluzek aurrera egin dezan.
Iker Aldazabal Basauri
Veronica Galarraga Izagirre
Ramon Gallastegi Aldazabal
Abel Olaizola Alberdi
Nagore Zabala Arrieta
Xabier Alberdi Agirrezabal
Jabier Garmendia Ondarra
Maria Angeles Ariznabarreta Irazabal
Amaia Bedaio Aizpiri
Rafael Varela Iriondo
Maria Carmen Ezenarro Totorikaguena
Hirigintza-eremu degradatuak birgaitzeko lan egingo dugu. Ezozibidea auzoaren birgaitze integrala eta Olaldeko plan bereziaren garapena, besteak beste.
Landa-bideak mantendu eta konponduko ditugu. Muskiritzuko mendilerroa balioan jarriko dugu, ikuspegi arkeologiko, turistiko eta ingurumenari dagokienez.
Udalerriko elkarteekin batera kirola egitea sustatuko dugu. Padel pista eta skate eremua estaliko ditugu.
Mundura irekita dagoen udalerri euskaldun baten alde egiten dugu, bizilagunek ematen duten kultura-aniztasunarekin aberastuko dena.
Gizarte-zerbitzuen aldeko apustua garbia da. Itxaropena jubilatu etxean jarduerak sustatuko ditugu eta terraza egokituko dugu irisgarria izan dadin.
Enplegurik gabeko herri batek ez du etorkizunik. Enplegua eta formakuntza sustatzeko neurriak bultzatuko ditugu Kalebarren 8ko bulego berritik.
Igogailu panoramiko baten bidez Plaentxi Herri Ikastetxerako irisgarritasuna bermatuko dugu, eta Musika Eskolaren fatxada eta estalkia eraberrituko ditugu.
Gazteek aukerak izan ditzatela Soraluzen. Haurreskolako, ludotekako eta gaztelekuko zerbitzuak hobetuko ditugu eta entseguetarako guneak egokitu.
Ikasteko, hausnartzeko eta prestatzeko topagune bat ahalbideratuko dugu, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko.
Bakearen, bizikidetzaren eta memoria historikoaren aldeko lan-mahaia bultzatuko dugu, eta bertan landutakoa gizarteratuko dugu herritarren artean.