Tolosako Alkatetzarako Hautagia
Gure komunitate senari eutsi, Tolosak aurrera egiten jarraitzeko.
Xarles Iturbe Pasaban
Biotxa Agirre Ugalde
Leire Zubeldia Rezola
Xabier Balerdi Tolosa
Ainhoa Dominguez Landa
Patxi Amantegi Zubiria
Iker Uson Gonzalez
Izarne Iglesias Garcia de Iturrospe
Itxaropena Urkiola Negredo
Jon Zalduendo Telleria
Nerea Zamora Etxebeste
Javier Zabala Sastre
Joana Ezkiaga Jauregi
German Ormazabal Artolazabal
Ainhoa Etxeberria Aranburu
Aritz Davila Beraza
Olatz Peon Ormazabal
Tolosarren ongizatea eta zaintza erdigunean, adineko pertsonen arretan begirunea, ongizate emozionalari ere erreparatuz. Ospitale publiko berria Tolosan.
Ekonomiaren garapena eta kalitatezko enplegua. Apatta poligonoaren 2. faseko obrak abiarazi enpresa berriak erakarriz. Industrialde zaharren berritzea sustatu.
Etxebizitza eskubidea bermatu, bereziki gazteei. Emantzipazio aukerak: alokairua eta etxebizitza babestuak. Etxebizitza hutsak berritu eta alokairuan jarri.
Merkataritza, ostalaritza, turismoa eta larunbateroko azokak, ekonomiaren ardatz gisa indartu proiektu berriekin eta digitalizazioarekin. Erronketan bidelagun.
ELIKER, Kalitatezko Elikaduraren Zentroa, lehen sektoretik hasita, elikadura kate osoa etorkizunean kokatzeko, tokiko produktuei lotutako egitasmo berritzaileekin.
Aparkaleku beharrari erantzun integrala. Aparkaleku berria Santa Klarako eremuan eta Geltoki plazan aparkaleku berria sortzeko aukera aztertu; egungo lur azpiko aparkalekuen erabileraren optimizazioa.
Pertsonak erdigunean, Tolosa atsegina, irisgarria eta zaindua. Kaleak berritu eta Zumarditxikia eta San Esteban berreskuratu. Auzoz auzoko plangintza.
Tolosa euskalduna, kirolzalea, kulturalki bizia eta berdinzalea. Kultur azpiegiturak berrantolatu, kirol ekipamenduak hobetu. ANDRAGORA Emakumeen Etxea berdintasunaren aldeko aldarrian mugarri.
Ingurumena zaintzen duen Tolosa. Trantsizio energetikoaren eta mugikortasun jasangarriaren alde. Energia berriztagarriak; komunitate energetikoak sustatu.
Herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaini. Digitalizazioaren aukerak baliatu aurrez aurreko arreta galdu gabe. Elkarlana, entzuketa eta gertutasuna ardatz.