TRAPAGARAN 2023

AINHOA SANTISTEBAN

TRAPAGARANko Alkatetzarako Hautagia


AINHOA SANTISTEBAN

Trapagaran, elkarrekin aurrera doan herria!

Taldea

AINHOA SANTISTEBAN GUTIERREZ

NEREA GARCIA FERNANDEZ

ANDONI SERRANO FERNANDEZ

ENEKO VARONA GARAI

GEMMA CASTRILLO RAEDO

ASIER ANTIZAR MORO

MARINA GONZALEZ BARROSO

MIREN ARRIBAS ALVAREZ

JOSU DOMINGUEZ SAINZ

ROBERTO UGIDOS FERNANDEZ

ISABEL GALAN MANCERA

CHRISTIAN PERAL DIEZ

NAIARA IBARZABAL MARTINEZ

FERNANDO SARDINA MARIN

IÑAKI MUGARRA MANRIQUE

JESUS LLAMOSAS FERRERAS

ARRATE ELGUEZABAL ORTUZAR

Egistasmoa

1

Suhiltzaileen egoitza zaharra kultura-gune bihurtuko dugu. Proiekzioak egiteko areto bat izango du, antzerkirako, tokiko taldeentzako entsegu-aretoak…

2

Eraikin publikoetan energia berriztagarriak instalatu eta energia-komunitateak sortuko ditugu. Mugikortasun iraunkorra sustatuko dugu eta bizikleten sarean sartuko gara.

3

Granada ibaiaren ertzak berreskuratuko ditugu, herritarrek goza dezaten. Itzalguneak, solariumak eta ur eremuak sortuko ditugu, eta komun publiko bat jarriko dugu.

4

Larramendi plaza urbanizatuko dugu, Maiatzaren Lehena etorbidearekin integratuz. Horrela, irisgarritasuna, bizikidetza eta gizarte-kohesioa hobetuko ditugu.

5

Auzo guztietan hobekuntza-lanak gauzatuko ditugu: haur-parke estalia Zugaztietan, Larreinetako Plan Berezia, Ugartetik Zaballarako espaloia...

6

Egitasmo sozio-hezitzaileak sustatuko ditugu ikastetxeekin, gurasoen elkarteekin eta udalerriko beste kultura- eta kirol-elkarte batzuekin.

7

Aldundiarekin batera, San Gabrielen hirigintza-garapena amaituko dugu, 420 etxebizitza babestu eraikiz. Gizarte-larrialdietarako etxebizitzak prestatuko ditugu.

8

Kalitatezko enplegua sortzen duten enpresak gure lurzoru industrialera erakartzeko lan egingo dugu. Enplegu- eta prestakuntza-planetan inbertitzen jarraituko dugu.

9

Kirola egiteko guneak handitu eta hobetuko ditugu (Ugarteko frontoia, padel pistak, futbol zelaiak, Arkotxa parkea...), bizi-ohitura osasungarriak garatuz.

10

Oinezkoentzako pasabide berriak eraikiko ditugu Llano plazaren parean, abiadura mugatuko dugu erdigunean eta oztopo arkitektonikoak kenduko ditugu.

Bizkaiako
Berriak