URDULIZ 2023

JOSE IGNACIO OLEA

URDULIZko Alkatetzarako Hautagia


JOSE IGNACIO OLEA

URDULIZ AURRERA! Ilusioz aurre egingo diogu etorkizunari.

Taldea

JOSE IGNACIO OLEA LLONA

LETICIA ALVAREZ MADARIAGA

GARAZI UNIBASO DUQUE

KARMEN KAREAGA JORAJURIA

AITOR AYO MOTRIKO

JOSE MARI ZUAZUA GORORDO

YERAY DEL RIO REMENTERIA

IDOIA ORMAETXEA GARAIZAR

LUCIA VILLAR GALAZ

IDURRE AZKUE AZKUE

JON LEKANDA BILBAO

ARIANE PALACIO BUTRON

AITOR DOMINGUEZ URANGA

Egistasmoa

1

Tokiko merkataritza bultzatuko dugu, ospitalearen aurreko aparkalekuaren gainean dauden lokalak aktibatuz eta Merkatarien Elkartearekiko lankidetza indartuz.

2

Berdintasunaren aldeko konpromisoa hartzen dugu genero-indarkeriaren aurkako prebentzioeta sentsibilizazio-kanpainen bidez. Kolektibo ahulenek arreta berezia izango dute.

3

Langabeentzako Prestakuntza eta Enplegu Planarekin jarraituko dugu, etxebizitza tasatuak eraikitzen jarraituko dugu eta Gizarte Ongizateko programa indartuko dugu.

4

Iparralde kiroldegia zaharberrituko dugu, erabilera anitzeko kirol pabiloi bat eraikiko dugu eta herriko kirol klubekin elkarlanean jarraituko dugu.

5

Jardunbide iraunkorrak eta ingurumena babestekoak sustatuko ditugu, udaleraikinak ‘2030 programa’-ra egokituz eta plakak eta bateria-sistemak instalatuz.

6

Haurren eta gazteen aisialdia bultzatuko dugu, baita dirulaguntzen programa eta elkarteekiko lankidetza ere. Kultur Etxea eta Gaztelekua bultzatuko ditugu.

7

Udaletxearen eta eskolaren arteko eremua oinezkoentzat egingo dugu aisialdirako guneak irabazteko. Elexalde, La Campa, Artadi eta Igeltzera industrialdeak ere urbanizatuko ditugu.

8

Urduliz bizia eta dinamikoa nahi dugu. Horretarako, Santa Marina basotzen jarraituko dugu, baratze ludikoak sortuko ditugu eta Errementarienako jolasgunea estaliko dugu.

9

Oinezkoentzako pasabideen seinaleztapena osatuko dugu, bai auzoetan, bai landaeremuetan. Udalerrian Herritarren Segurtasuna ezartzen hasiko gara.

10

Auzolanean programa bultzatzen jarraituko dugu, hobekuntzak auzo guztietara irits daitezen. Urduliz 42 dorrea eta Nagusi Intelligence Center bultzatuko ditugu.

Bizkaiako
Berriak