URRETXUko Alkatetzarako Hautagia
Urretxu eraldatzen jarraitu nahi dugu.
Jon Koldobika Luqui Albisua
Maialen Fidalgo Mendizabal
Igor Zubillaga Aguado
Juan Luis Albisua Garmendia
Miren Itziar Agirre Berriotxoa
Victor Manuel Pérez Eguren
Ion Pol Agirre Berriotxoa
Nadia Reghif Berrouhou
Larraitz Urrestilla Beloqui
Ivanka Ognyanova Sevdina
Sabino San Vicente Alvarez
Luis Mari Arrieta Arrizabalaga
Milagros Alberdi Sasieta
Tokiko zaintza ekosistema komunitarioa garatu. Sistema soziosanitario berritzaile honen bidez, erabiltzailea eta haren familia arretaren erdigunean izango ditugu.
Herriko aisialdi eta kiroldegi instalazioak hobetzen jarraituko dugu eta ALDIRIBI, kiroldegi berria, eraikiko dugu.
Herri irisgarria. Igogailuen bitartez herriko goiko auzoak eta erdigunea konektatuko ditugu. Auzoen arteko oreka, udal kudeaketaren iparrorratza nagusia.
Industria eta garapen ekonomikoa posible egiten jarraitu. Telleria eta Gasolindegi berria martxan daude dagoeneko. Orain Kaminpe, Sarralde eta Bengolearekin gauza bera egingo dugu. Merkataritza eta ostalaritza indartzeko plan berri bat ere egingo dugu.
Eredu arduratsu eta iraunkor batean oinarritutako mugikortasun jasangarria finkatu. Oinezkoari espazio publikoa emango diogu, zarata, kutsadura eta auto pilaketak murriztuko ditugu eta bide-segurtasuna bermatuko dugu.
Herriko gazteria guztiaren benetako beharrei erantzun: horretarako, nerabeen PIZTU estrategia hedatuko dugu, gazte guztientzako Gazteleku bat sustatuko dugu eta gazteentzat alokairuko etxebizitzak eskainiko ditugu.
Gure ingurune naturala zaindu. Irimo mendiaren bioaniztasun plana garatzen jarraituko dugu eta Santa Barbararen inguru publikoa biziberritzen.
Jasangarritasuna helburu. Energia, ura eta beste zenbait alorretan ekimen konkretuak garatuko ditugu, 2030 agendarekin lerrokatuta.
Landa garapena. Ur hornidura eta zuntz optikoa baserri guztietara zabaldu. Bide publikoak berritzen jarraitu. Abeltzantza ustiapenei laguntzen jarraitu.
Elkarlana. Elkarlanaren aldeko apustua egiten dugu, elkarrenganako errespetuan oinarrituta, gertuko udalekin partekatutako proiektuetan eta ekonomia, prestakuntza, kultura eta kirol arloan: Uggasa, Mankomunitatea, Ugle, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza...