Usurbilko Alkatetzarako Hautagia
Etorkizuneko proiektuekin Usurbilek aurrera egitea nahi dugu.
Xabier Otxoa Muñoz
Ivan Iriondo Axpe
Josune Urkola Larrarte
Andoni Atxega San Sebastian
Mirari Azurmendi Sorazu
Agurtzane Egibar Artola
Carlos Perez Fraisoli
Mari Jose Ibargoyen Lizarazu
Alejandra Arrieta Varela
Juan Mari Zubeldia Arrieta
Julian Beraetxe Aranburu
Lourdes Jauregiberri Goenaga
Jose Mari Zubiria Eguzkiza
Usurbilek sarrera-irteera berria behar du herriguneko iparraldetik eta horretarako Kalezarretik Aritzetako zerbitzugune eremura eraikitzea landuko dugu.
Egun N-634tik Usurbilerako sarrera biribilgune batekin eraberrituko dugu, Atailu industrialdera eta Lasarte-Oriarako bidegorria garatuko dugu.
Gertu dauden Etxealdia eta Txaramuntoko auzoak elkartuko dituen errepide berri bat egitea proposatzen dugu beharrezkoak diren urratsak emanez.
Zubietako bidea zabaltzea bultzatuko dugu, bide-segurtasuna bermatuz, bai ibilgailu motordunentzat, bai txirrindulari eta oinezkoentzat.
Kalezar, Zubieta, Santuenea, San Esteban, Txokoalde, Aginaga eta Kaskoan lurzoru urbanizagarriak handituko ditugu herriko bizitza eta herriko zerbitzuak bermatzeko.
Gernika ibilbidearen eremuan kanpoko igerilekua egingo dugu eta Oria ibaian ur bizien kanala sustatuko dugu Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin elkarlanean.
Usurbilen jarduera ekonomikorako, merkataritzarako eta orohar herritarrak udal administrazioarekin egin beharreko tramiteak erraztu eta azkartuko ditugu.
Hondakinak biltzeko sistema aldatuko dugu, edukinontzi bidezko bilketa sistema ezarriz. Eredu misto eraginkorragoa sustatuko dugu.
Lehen sektorearen sustapen eta dinamizazio ekimenak burutuko ditugu. Digitalizazio eta salerosketa modu berriak ezarriko ditugu berezoarengana hobe iristeko.
Luzuriaga parean, N-634 eta GI-11 errepideen arteko gunean industria jarduerak sustatuko ditugu, izaera teknologiko eta balio erantsiko aukerak erakarriz.