Villabona 2023

Eneko Urdangarin

Villabonako Alkatetzarako Hautagia


Eneko Urdangarin

Amasa-Villabona berpiztu dezagun guztiontzako bizi-kalitatea bermatzeko.

Taldea

Eneko Urdangarin Izagirre

Arantzazu Rojo Gomez

Ianko Gamboa Sanz

Aitziber San Roman Abete

Elena Lete Garcia

Santiago Gurrutxaga Elorza

Olga Aldaz Carretero

Ibon Ariznabarreta Urdampilleta

Nagore Puyadena Urcola

Juan Maria Iparragirre Irazusta

Maria Aranzazu Alonso Irigoras

Igor Villarreal Sarria

Maite Izagirre Irazustabarrena

Egistasmoa

1

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatuko dugu eraikuntza berriak sustatzeko eta lokalak etxebizitza bihurtzea ere ahalbidetzeko.

2

Oria elkartearekin elkarlanean hiriko merkataritza sustatuko dugu, kontsumo kanpainak aktibatuz eta lokalen egoera berrikusiko dugu, hauek eraberritzeko.

3

Lehen mailako mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berri bat irekiko dugu, pertsona autonomoek ere aisialdirako gune bat izan dezaten.

4

Hondakinen kudeaketak okerrera egin du, birziklatze-tasa % 81etik % 72ra jaitsi da. Sentsibilizazio kanpainak eta garbigune mugikor zerbitzua jarriko ditugu martxan.

5

Txermin aparkalekua guztiz eraberrituko dugu, autoei lehentasuna emanez. Gune erosoago batean bihurtuko dugu, seguruagoa, hobeto argiztatua eta ondo asfaltatua.

6

Amasatarrei autobus zerbitzua eskaintzeko Aiztondoko linea aldatzea proposatzen dugu, Amasako plazan hasi eta amaitzeko. Bitartean, auzo-taxi zerbitzua babestuko dugu.

7

Skatepark baten proiektua herri galdeketa batean sortu zen, eta guk lehenbailehen egiteko konpromisoa hartzen dugu. Kirolerako erreferentzia gune berri bat.

8

Olaederra kiroldegiko atzeko aldeko parkea estaliko dugu gure seme-alabek parkeaz gozatzeko aukera izan dezaten urteko egun guztietan.

9

Loatzo musika eskolarekin elkarlanean, Amasan musika ikastaroak eskaintzea proposatzen dugu, haurrek bertan musika tresna bat ikas dezaten.

10

Udal-administrazioa modernizatzeko eta arintzeko beharrezkoak diren aldaketa guztiak egingo ditugu herritarrei zerbitzu hobea eta azkarragoa eskaini ahal izateko.

Gipuzkoako
Berriak