ZALDIBARko Alkatetzarako Hautagia
Pertsonen mesedetan lan egingo duten pertsonak.
JABIER SAMPEDRO ITURRIAGAGOITIA
BALTASAR GOMEZ GALAN
MERTXE LARREA EGIA
JUNE SILVA LARREA
MARIAN TREJO BARRIO
JOSE LUIS MAIZTEGI ONAINDIA
IZASKUN ZURIKARAI SALTERAIN
BLANCA ONAINDIA GARITAONANDIA
NEREA GARITAGOITIA BASKARAN
JOSE MARIA SANZ MELERO
IÑAKI MENDIOLAGARAI BASTIDA
Dos Hermanas eraikina eraberrituko dugu erretiratuentzako batzartoki berri bat, liburutegi bat, bai eta liburutegia, gune soziokulturala, erakusketa gela, eta ikasgela ere.
Jose Antonio Agirre parkea estaliko dugu eta Euskal Herria kalearen maila berean jarriko dugu, bertan askotariko jarduerak egin ahal izateko; egituraren teilatuan eguzki plakak jarriko ditugu.
Gurasoen Elkartearekin eta Zentroko zuzendaritzarekin lankidetzan, eskoletan jolastoki inklusiboa egokituko dugu eta inguruetan parke berri bat eraikiko dugu.
Osasun zentro berri bat eraikitzea bultzatuko dugu, bai eta etxebizitza sozial berriak ere, alokairurako eta gizarte larrialdi egoeretarako. III Berdintasun Plana betetzen jarraituko dugu.
Doako euskara eskolak eskainiko ditugu gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko, ezagutza maila hobetzeko eta HABE titulua ateratzeko interesa duten herritarrei laguntzeko.
Gimnasio berria eta kalistenia parke berri bat. Rokodromoko eta kiroldegiko instalazioak hobetuko ditugu (komun berriak) herritarren artean kirola eta bizimodu osasungarria sustatzeko. Belar artifizial berria jarriko dugu Solobarria futbol zelaian.
Gure nagusiei babesa ematen jarraituko dugu kirol, kultura eta prestakuntza alorretako jarduerak egin ditzaten, erretiro aktiboa izan dezaten.
Zaldibarren abandonatuta agertuko den edozein etxeko animalia babes talde batek jasotzea bultzatuko dugu udaletik. Halaber, kaleko katuak antzutzeko kanpainekin jarraituko dugu.
Aparkaleku berriak Euskotrenen eta Acha-Orbean, N634 errepidearen azpiko tunela moldatuko dugu, irisgarritasun-araudia betetzeko.
Herrigunean N634 zeharkalearen parte bat tokialdatzea planteatzen dugu, errepide horretatik dabiltzan ibilgailuen abiadura moteltzeko eta istripuak saihesteko.