Zaldibia 2023

Garbiñe Mendizabal

Zaldibiako Alkatetzarako Hautagia


Garbiñe Mendizabal

Errespetutik, herritarren alde!

Taldea

Garbiñe Mendizabal Mendizabal

Estibaliz Jaka Elorriaga

Agurtzane Aiestaran Amondarain

Inazio Aizpuru Mendizabal

Valentina Varas Valenzuela

Miren Agurtzane Lasa Dorronsoro

Antonio Jarit Cobos

Ainhoa Eguren Lasa

Iosu Arraiz Aranburu

Egistasmoa

1

Ekonomia sendotzeko eta zerbitzu publikoak bermatzeko, enpresak erakartzeko lana egin; baserritarri eta merkataritza eta ostalaritzan lagunduz.

2

Azpiegituren mantentze lanak: Kirol instalazioak. Aparkalekuak; Karabana eta autokarabanentzako gunea; espaloiak txukundu eta bideak argiztatu.

3

Baserri bideak egokitu eta mantendu, bide ertzak eta ubideak auzolanean; baserritarrei parte hartzea bermatu; baserrietara interneteko zuntz optikoa eraman; lursailen mugarritze digitala egin.

4

Enirio-Aralarko Mankomunitatearekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean, Parke Naturaleko araudia bertako errealitatera egokitu. Herriko mendi lurrak txukundu; Osinberdeko ur-kanalaren arazoa aztertu. Energia berriztagarrietarako aukerak aztertu eta ahalbidetu.

5

Gaztetxoentzako (12-16) lokal bat egokitu; eskolako etxeko lanak eta ikasteko areto bat aurkitu; gimnasio bat prestatu. PUMP-TRACK bat egiteko aukera aztertu. 12-18 urte bitartekoentzako ekimenak aste-bukaeretan. Bidegorria egin. Kirol probak indartu.

6

Kultur taldeekin lankidetzan, urteko ekitaldiak zehaztu: Ardiki eguna, Iztueta, sormen artistikoari bide ematen lagundu. Kanpotik etorritako herritarrekiko harreran, gure kultura eta hizkuntzara gerturatu, beren kultura eta hizkuntza errespetatuz.

7

Hondakinen bilketa sistema berraztertu, herritarrei galdetuta, zabor bilketa eroso eta ekonomikoa jarri, jasangarritasun irizpideak eta ekonomikoak kontuan izanda.

8

Jangela zerbitzu autogestionatua bultzatu, bakarrik bizi direnentzat eta behar bereziak dituztenentzat ere zabaltzeko aztertu. Eraikin publikoetako amiantoaren inbentarioa egin eta neurriak hartu.

9

Adinekoen premiak gogoan: Eguneko zentroa herrian bertan izateko ahalegindu. Urte osoko ekintza plana antolatu, lehengoak sendotuz. Belaunaldiartekotasuna landu, adinekoen nahigabeko bakardadea detektatu eta saihestu.

10

Herrian elkar ezagutzen dugunez, elkarbizitzari errespetuz heldu. Foru Aldundiarekin batera, herritarren, erakundeetako ordezkarien eta gizarte antolatuaren jarrera, balio eta portaera demokratikoetan sakondu.

Gipuzkoako
Berriak