ZAMUDIOko Alkatetzarako Hautagia
Ahalean eta gogotsu, Zamudio aurrerabidean izateko.
LANDER ARETXABALETA JAUREGI
ITZIAR LANDETA DEL CURA
AITZIBER INTXAUSTI COBO
MANU FRANCISCO HEREDERO
JOSEBA CALLEJA DEHESA
AINHIZE SAN ANDRES AIARZA
EIDER ATXA GUERREIRO
ESTHER CAMINERO ESPEJO
JOSE ANGEL LANDETA ELORRIETA
RAFAEL ETXEZARRETA DAÑOBEITIA
AURA JOHANA ALVAREZ NUÑEZ
Herri seguru eta jasangarri bat, instalazio publikoen erabilera egokiaz eta kaleko argiak, hondakinen bilketa eta kale-bideetako garbiketa hobetuta.
Zamudio irisgarriago bat, oinezkoentzako gune barriak zabalduta, igogailuak ipintzeko diru-laguntzak emonaz eta trenbiderako konponbide baten bila ekinaz.
Gazteria ahaldunduta, ikasteko bekak handitu eta prestakuntza gehiago eskainita, herriko enpresek kontratatuta eta etxebizitza eskuratzeko erraztasunakaz.
Kalitatezko aisialdiko zerbitzua eta jarduera-eskaintza zabal eta erakargarria kulturan, gizarte-hezkuntzan eta arte- eta kirol-arloetan adin guztietarako.
Bertoko ekonomia oparoa, herriko merkataritzan kontsumitzearen aldeko bonuen bidez eta kalitatezko industrialdeak bultzatzeko beste ekimen batzuen bidez.
Auzoakaz hartu-emonetan, bideak, instalazioak eta azpiegiturak hobetzeko eta bertako lokaletan egitekoak izango diran jarduerak programatzeko.
Zamudio inklusiboagoa, laguntzak emanaz, aniztasunaren alde eginaz eta genero-bardintasunaren alde eta emakumeekiko eraso guztien kontra burrukan ekinaz.
Geure ondarearen zaindari, jarduera kultural anitza bultzatuta eta euskararen erabilera sustatuta, gizarte-kohesiorako be tresna baliagarria izan daiten.
Erabilera anitzeko antzoki barria, umeentzako aterpeko jolasgune barria, Kadaltso zaharbarritua eta Gaztestazioa eta kirol-instalazioak hobetuta.
Hori guztia, zugaz eten bako alkarrizketa bizian, izapideak eta galderen erantzunak arinduta eta udal-hedabideak modernizatuta.