ZEANURIko Alkatetzarako Hautagia
Zeanuri hobe eta aurreratuago baten alde lan egingo dogu.
EIDER AJURIAGERRA ARANA
MIKEL IBARRA MARTINEZ
JAIME ALONSO MARTINEZ
GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA
IRATI ALTUNA ZUAZUA
NAGORE MADARIAGA PAREDES
EUSEBIO LARRAZABAL OLABARRI
ITXASNE ATUTXA IPIÑAZAR
JON EGILIOR MANCISIDOR
Saneamendu-sarea auzo gehiagotara zabaldu, eta bideak eta baso-pistak egokitu. Taxi zerbitzua indartu, beharrizana daukienak plazara hurbiltzeko.
Lehen sektoreko azpiegituren erabilera erraztu. Gorbeiazpigaz batera abeltzaintza sektorearen beharrizanak landu, eta baso-egurrezko parkeak sortu.
Herriko kultur eta kirol taldeei lagundu. Trail-center bat egin eta Torrean estali bako kirol gunea. Gimnasio barria ipiniko dogu martxan makinakaz hornituta.
Frontoi estaliaren barritzea amaitu. Mediku-kontsulta eta Kultur Etxea barritu. Komunitate energetikoa sortu, aurrezteko eta eraginkortasun handiagoa izateko.
Gaztetxe autogestionatua sortu, jarduerak alkarregaz antolatuz. Udalekuak indartu eta adin-tarte guztikoentzako ikastaroak bultzatu.
Eskolaren erreforma amaitu. Batxilergo eta unibertsitaterako garraiorako laguntzak. Etxebizitza sustatu, errenta aztertuz Zeanuriko gazteentzako.
Bakarrik bizi direnei laguntzeko zerbitzua bultzatu, baita Gorbeia erretiratuen alkarteko jarduerak be. Medikura eta errehabilitazinora joateko laguntza emon.
Altzustako San Miguel baseliza barriztu eta beste batzuk konpontzeko dirulaguntzak emon. Euskara sustatu, eta Euskara eta Bardintasun Planak garatu.
Erakunde eta inguruko enpresen arteko sinergiak sortu eragin -Zulaibar Campus, Errota, Aldundia, Eusko Jaurlaritza…- Zeanurin enplegua sortzen laguntzeko.
Erakundeakaz lankidetzan, Arratiko udalerriek Euskotrenegaz eta Galdakao-Usansolora helduko dan metroagaz izan daikiezan loturak aztertuko ditugu.