ZESTOAko Alkatetzarako Hautagia
Aldaketa merezi du Zestoak: lidergo zintzoa eta kudeaketa txukuna.
Garikoitz Mendizabal Etxeberria
Montse Atxega Etxebeste
Eva Mangas Beobide
Daniel Peñas Hilario
Itziar Elorza Nieto
Xabier Gallastegi Idigoras
Karmelo Mendizabal Irigoien
Jacqueline Zunzunegi Courts
Asier Mendia Uranga
Rosa Irazabal Garmendia
Juan Maria Aramendi Agirrezabalaga
Herritarren eta auzotarren bizi baldintzak hobetzea da gure lehentasuna, zerbitzuak eta azpiegiturak indartuz. Elkarbizitza eta memoria landuko ditugu, zintzotasunez.
Egoera zailean dauden pertsona eta kolektiboen arreta hobetuko dugu, talde eta eragileekin elkarlanean: adinekoak, desgaitasuna dutenak, krisiak kaltetutakoa...
Komunitate energetikoak babestu eta energia berriztagarriak bultzatuko ditugu, eraikin publikoetan, eta Osinbeltzen eguzki plakak jartzeko proiektu berria aztertuz.
Auzo bakoitzak diru-atal berezi bat izango du udal aurrekontuetan, bizilagunekin gauzatuko dena. Autobus geltokiak osatuko ditugu, eta lur-sailen mugak digitalizatu.
Egungo kultur etxean espazio berria jarriko dugu martxan, musika, dantza edo antzerkirako, eta aparkaleku publiko batekin. Kultur-agenda eta kultur-mahaia biziberrituko ditugu.
Tokiko-merkataritza, jarduera ekonomikoa eta erabili gabeko lokalak suspertzeko plangintza jarriko dugu abian, garapen agentziarekin eta eragile sozioekonomikekin elkarlanean.
Zubimusuko aisialdi esparrua osatuko dugu, eta Osinbeltzeko harrobian kultur, kirol eta atsedenerako gune berria sortzeko prozesua hasi.
Zestoa Azpeitia eta Zumaiarekin lotuko dituen bide berdea gauzatzeari ekingo diogu: Arroabehetik ateratzen den bideak izango du lehentasuna, eta ondoren Urola Trena Bainuetxera ekartzeko pausoak emango ditugu.
Geldirik egon den irisgarritasun eta mugikortasun plana gauzatuko dugu, Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Bizilagun asko kexu dira eremu batzuk zikin edo utzita daudelako. Espazio eta ekipamendu guztien azterketa egingo dugu, garbitu eta txukuntzeko: Idiazpikoak, auzoetakoak…