ZIERBENAko Alkatetzarako Hautagia
Zierbena hobea bultzatuko dugu, ilusioz eta apaltasunez.
EUGENIO MENDIKOTE CARPINTERO
GUSTABO LANBARRI SAN MARTIN
UNAI ELOSEGI CRECENTE
ANE ZABALA LOPEZ
BEGOÑA CAMPO GUILLÁN
JUAN CARLOS GARMENDIA ELOSEGI
JON GONZALEZ DIAZ DE CERIO
NORA MONTALBAN FLOREZ
ELENA JUAREZ ANTÓN
Pertsonak dira gure lehentasuna. Gure gazteentzat aisialdi osasuntsua bermatzearen alde eta Zierbenako familientzat ongizate-etorkizun bat sortzearen alde.
Zerbitzuak eta ongizate-planak eskaintzen jarraituko dugu, Zierbenako familia guztiek bizitza duina izan dezaten; are gehiago, egoera ahulenean daudenak.
Gure enpresa-sarea babestuko dugu eta gure bizilagunentzako trebakuntza- eta prestakuntza-planak garatzen jarraituko dugu. Elkarlana berebizikoa da guretzat.
Udal furgonetaren zerbitzua hobetzeaz gain, Zierbena gizatiarragoa egiteko lan egingo dugu, udalerriko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lan eginez.
Hondakinak murrizteko, ingurumen-sentsibilizazioko eta -hezkuntzako proiektuak bultzatuko ditugu, bai eta energia-eraginkortasuneko konponbideak ezartzekoak ere.
Euskara da gure altxorra, horregatik babestu eta indartu egin behar dugu. Honen harira, gure hizkuntza gizarteratzeko programak bultzatzen jarraituko dugu.
Gardentasuna funtsezkoa da. Komunikazio-tresna berriak sortuko ditugu, bizilagunek informazio gardena izan dezaten gobernuaren ekintza ezagutzeko.
Herritarren integrazioa sustatzen jarraituko dugu. Horretarako, berdintasunerako, elkartasunerako eta auzolanerako programak abian jarriko ditugu.
Zierbena adeitsu bat eraikitzen jarraituko dugu adin guztientzat, non pertsona bakoitzak bere espazioa aurkituko duen, bizitzeko eta udalerriaz gozatzeko.
Zierbena segurua da, baina udalerriaren babes-sentsazioa zabaltzeko ere lan egingo dugu, eremu horrekin lotutako hainbat ekintza abian jarriz.