Zizurkil 2023

Maria Jesus Celaya

Zizurkilko Alkatetzarako Hautagia


Maria Jesus Celaya

Zizurkilek bultzada berria behar du aurrera egiteko. Aldatzeko ordua da.

Taldea

Maria Jesus Celaya Eguiguren

Jokin Garate Pujol

Idoia Yeregui Telleria

Idoia Ariznabarreta Ugarte

Trinidad Altimasberez Borja

Aitor Lopez Ugartemendia

Maria Angeles Lazkano Larrañaga

Elixabete Bello Martija

Maria Inmaculada Garces Iglesias

Iñaki Alvarez Estarta

Maria Jesus Belen Larrion Kortabarria

Egistasmoa

1

Zizurkilgo saihesbidea bultzatzea. Zizurkil zeharkatzen eta Asteasuko poligonorantz doan kamioi trafikoak zarata eta eragozpenak sortzen ditu. Horiek saihesteko, Zizurkilgo saihesbidea bultzatzea proposatzen dugu, Aldundiarekin elkarlanean.

2

Etxeberri Plazarako proiektua. Zizurkil Goiako eraikin honetan herritarrentzat interesgarria den proiektu bat egiteko konpromisoa hartzen dugu. Lokala 750 mila euroan erosi zen aurreko legealdian, eta oraindik ez du helburu argirik.

3

Bizikletentzako aparkalekua. Futbol-zelaiaren ondoan bizikletak aparkatzeko eta garbitzeko gune bat prestatuko dugu.

4

Zizurkil Behea eta Zizurkil Goikoaren arteko komunikazioa. Zizurkil Behea eta Zizurkil Goikoa komunikatzeko aukerak aztertuko ditugu. Planteatuko ditugun aukeretako batzuk dira, besteak beste, Aldundiarekin lankidetzan minibus zerbitzu bat ezartzea eta taxi gidariekin akordio bat egitea diruz lagundutako prezioak eskaintzeko.

5

Adin guztientzako parkeak. Adin guztietarako parkeak sortzea proposatzen dugu. Horretarako aukera dugu Zizurkilgo aisialdigunetan: haurrentzako guneak, urritasunen bat duten pertsonentzako jolasak, adinekoentzako jolas bioosasungarriak, kalisteniak…

6

Udal gardena eta parte-hartzailea bultzatzea. Parte hartzeko eta gardentasunerako egungo mugen aurrean, Udala herritarrei irekitzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, parte hartzeko batzorde guztiak aktibatuko ditugu (ez bakarrik kulturarena eta kirolena), eta zizurkildarrei aukera emango diegu beren galderak osoko bilkuran azaltzeko. Oposizioarekiko lankidetzaren alde ere egiten dugu.

7

Euskarak egiten gaitu euskaldun eta herri beste ezerk ez bezala. Euskaraz emango dizkiegu gure herriko erroak gazteei eta beste herrietatik datozenei.

8

Berdintasuna. EAJ-PNVk emakumeen ahots politikoa indartzen jarraituko du generoikuspegiz Zizurkilgo herria hobetzeko, Euskadiren askatasunerako bidean.

Gipuzkoako
Berriak