Zumarragako Alkatetzarako Hautagia
Zumarraga dagoen geldialditik atera, gure herriak aurrera egiteko.
Josu Idigoras Egia
Daniel Jimenez Alvarez
Raquel Blanco Cobos
Maria Itziar Urcelay Ibarzabal
Ainhoa Peñagaricano Badiola
Jose Carlos Ibarzabal Quesada
Xabier Soraluze Jauregi
Francisco Javier Ibarzabal Pérez
Miren Idigoras Bereziartu
Miren Lurdes Bereziartu Albisua
Iñigo Peñagaricano Badiola
Jose Luis Ruiz Idigoras
Maria Jesus Fernanda Berasategui Arrizabalaga
20 urtetan, Zumarragak 500 biztanle baino gehiago galdu ditu. Herriak bere izen ona eta erakargarritasuna berreskuratu behar ditu.
Lau urtetan, langabezia 2.000 lagun baino gehiagotan jaitsi da Gipuzkoan; Zumarragan, aldiz, 2018an bezalaxe gaude. Enplegua sortzea, lehentasuna.
Gure industria berreskuratu behar dugu, kalitatezko enplegua eskaini eta bizitzeko toki erakargarria izateko, langabeziari aurre egiteko formula gisa.
Zumarragako langabetuen ia erdiak (%45,6) 45 urte baino gehiago ditu. Ekintza plana, pertsona hauen laneratzea sustatzeko.
Zumarragako langabetuen %70ek oinarrizko formakuntza bakarrik du (DBH). Hauen laneko gaitasunak hobetzera bideratutako formakuntza plana.
Zumarragako auzo guztiek garrantzia berdina izan behar dute Udalaren plangintzetan, eta Udaletik desberdintasunak gainditzeko lan egin behar dugu.
Bazterkeria arriskuan daudenei gizarte zerbitzuak bermatu, berdintasun, elkartasun eta gardentasun irizpideei jarraiki, betiere kontrol zorrotza ezarriz.
Zumarragak daukan aparkaleku gabezia konpondu, horretarako denen iritzia kontuan izango duen prozesu ireki eta parte hartzailea bultzatuz.
Herriko kirol taldeekin harremana hobetzeko, udaletik arreta zerbitzu berria jarriko dugu martxan, hauen beharrei eta eskakizunei hobeto erantzuteko.
Politika egiteko era berriak aplikatu Zumarragan, ireki, parte hartzaile eta gardenagoak, etika eta gobernu onaren irizpideei jarraiki.